Translations

LinguaLibre:About/33/eu

Lingua Libre proiektu honek laguntza falta hori konpondu nahi du, hizkuntza espazio digitalean txertatu eta sustatu nahi duten hizkuntza komunitateen zerbitzura jarriz, hitz idatziaren ordezko komunikazio-bideak arakatuz, horrela online komunikazioa gero eta hizkuntza gehiagotan lortuko delakoan. Helburu horrek mesede egiten die, berez, eskualde guztietako hizkuntza gutxituei, ahozko hizkuntzari edo zeinu eta ez alfabeto erabiltzen duten eta Interneten oso gaizki hornituta dauden hizkuntzei, baina, era berean, onura dakarkie idatzizko bertsioa duten hizkuntzei, hizkuntza horien ahozko eta ikusizko alderdiak nabarmendu nahi badituzte. Bere misioa betetzeko, Lingua Libre honek grabaketa masiborako online baliabide bat eskaintzen du, lizentzia askeko ikus-entzunezko corpus eleaniztun kolaboratibo bat argitaratuz, zeinaren bokazioa kontsulta bidezko informazioa baita, eta biziberritzea, hizkuntza komunitate berrien ekarpena sustatuz hasteko Lingua Libre honetan eta gero edonon, lizentzia librea aprobetxatuz.