Translations
LinguaLibre:About/12/eu
Lingua Libre Wikimédia France elkartearen proiektua da, lizentzia askeko "ikus-entzunezko corpus" kolaboratiboa, eleaniztuna, eraiki nahi duena. Honako helburuak ditu proiektuak:
- Hizkuntzei buruzko ezagutza zabaltzea. Hainbat hizkuntzei buruzkoa eta hainbat hizkuntzatan. Horretarako Ikus-entzunezko baliabideak sortu eta partekatu nahi dira Wikimediako proiektuetan eta hortik kanpo ere erabiltzeko aukera eskainiz (dena lizentzia libreekin argitaratuko da);
- Onlineko hizkuntza-komunitateen garapena babestea – batez ere hizkuntza gutxituetakoak, gutxituak, eskualdekoak, ahozkoak edo zeinu hizkuntzetakoak –. Internet bidezko informazioa eskuratzen duten komunitateei laguntzeko eta komunitate horietako hizkuntzen bizitasuna bermatzeko lan egingo da.